Lege Oharra eta Pribatutasun Politika
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoen Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.agroturismoarratzain.com internet domeinuaren titularra honako hau dela:
Agroturismo Arratzain (Arantxa Arrospide Iraeta – 72445669Q)
Helbidea: Arratzain Zahar Baserria, 21, 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.366.663
E-posta: info@agroturismoarratzain.com
Baldintza orokorrak
www.agroturismoarratzain.com Arratzainen webgune korporatiboa da. Erabiltzailea nahita sartzen da webgune honetara. Webgune honetan sartu eta nabigatuz gero, bertan dauden lege oharrak, eta erabilera baldintzak eta terminoak onartzen dira.
Erabiltzaileak ez du webgune honetan jasotako informazioaren zilegi ez den erabilerarik egingo, ezta webguneko sistema informatikoak kalte edo alda ditzaketen ekintzarik burutuko ere.
Debekatuta dago erabiltzaileek eduki faltsuak edo zehaztugabeak edota gainontzeko erabiltzaileak oker pentsatzera eraman ditzaketen edukiak sartzea eta komunikatzea.
Arratzainek ahalegin guztiak egiten ditu webgunean argitaratutako edukietan akatsak saihesteko. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Arratzainek espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietan izan daitezkeen akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari.
Webgunean sartzearen eta bertan biltzen den informazioarekin egin daitekeen erabileraren erantzukizun osoa erabiltzailearena izango da. Arratzainek ez du bere gain hartuko webgunearen edo horren edukien erabileratik ondoriozta daitezkeen ondorioen eta kalteen gaineko erantzukizunik, kalte informatikoak eta birusen sarreraren ondoriozko kalteak barne.
Lege Ohar honetan aldaketak egin ahal izango dira Arratzainek bidezkotzat jotzen duenean, indarreko legerian egiten diren aldaketei egokitzeko. Aldaketa horiek baliozkoak izango dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Arratzainek eskura dituen baliabideak erabiliko ditu webguneko erabiltzaileei pribatutasunaren eta datuen babesaren inguruan egindako aldaketen berri emateko.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honen eta bere orrien, pantailen, bildutako informazioaren, itxuraren eta diseinuaren, eta produktu eta zerbitzuen jabetza eskubideak Arratzainen jabetzakoak dira, betiere besterik zehazten ez bada.
www.agroturismoarratzain.com webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez du inolaz ere inplikatzen Arratzainek bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei osorik edo partzialki uko egiten dienik edo erabiltzailearen erabilera pertsonalerako lizentziarik edo eskuordetzerik ematen duenik.
Obra horiek baimenik gabe erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo eraldatzea Arratzainen jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da. Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzeak, edota informazio horren titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideetan kalte galerak eragiteak, berekin ekarriko du Arratzaini legez dagozkion akzioak gauzatu ahal izatea, eta, erabilera horretatik eratorritako erantzukizunak eskatu ahal izango dira.
Datu pertsonalen babesa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean DPBLO), erabiltzaileei jakinarazten zaie, e-posta bidez, web inprimakien bidez edo webgune honetan jasotako beste edozein komunikazio bideren bitartez ematen dituzten datu pertsonalak, Agroturismo Arratzain (Arantxa Arrospide Iraeta) ardurapekoak diren eta Espainiako Datuak Babesteko Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden fitxategietan sartuko direla. Eskainitako zerbitzuak kudeatzea, zurekin harremanetan jartzea, kontsultei eta eskaerei erantzutea, etorkizunean zuretzat interesgarriak izan litezkeen gure negozioaren arlo desberdinetako merkataritza komunikazioak bidaltzea eta enpresaren jarduerari loturiko kudeaketa administratiboa egitea da horren helburua.
Zure datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Arratzainek datu pertsonalen baimenik gabeko aldaketa, galera, tratamendua edo sarrera saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartu ditu, betiere teknologia egoera, bildutako datuen izaera eta paira ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Nolanahi ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun neurri informatikoak ez direla erasoezinak. Arratzainek ez du webgunearen erabiltzaileei buruzko informazioa biltzeko cookierik erabiltzen.
Sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideez baliatu zaitezke, idazki bat bidaliz Arratzaini, Arratzain Zahar Baserria, 21, 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidera, edo info@agroturismoarratzain.com e-postara.
Arratzainek beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako edo lege edo jurisprudentzia aldaketak izan direlako. Arratzainek aldaketaren bat eginez gero, testu berria webgune berean argitaratuko du eta erabiltzaileak horren berri izan ahalko du. Dena den, erabiltzaileekiko harremana webgunean sartzen diren unean bertan aurreikusitako arauek arautuko dute.